Ekonomia -

Bideoa

Iparraldeko AHTren ibilbidea zabaldu du YouTubek

Baiona eta Espainia lotuko dituen linearen simulazio birtualaren arabera, 2.200tik ehun batera murriztu dituzte lur desjabetzeak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marie-Line Meaux adituak abiadura handiko trenaren (AHT) ibilbidearen simulazio birtuala aurkeztu eta hurrengo egunera, bideo ikusgai dago YouTuben.

Baiona eta Espainia lotuko dituen bere behin-behineko txostenaren nondik norakoa azaldu zituen Meauxek Baionan. Aurreikusitako 2.200 lur desjabetzeak ehun batera murriztu dituzte.

Izan ere, Baiona eta Hendaia lotzen dituzten 40 kilometroen % 35 lur azpian joango dira. Era berean, bost kilometro zubi eraikiko dituzte inguruko ibaiak eta errekak saihesteko.

Ibilbide berriaren ingurumen-inpaktua datozen hilabeteetan aztertuko du RFFk enpresak.

&' || 'nbsp;

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea