Ekonomia -

PEZETAK

Pezetatan 1.648 milioi euro daude gordeta oraindik

Espainiako Bankuak pezetak euroengatik aldatzeari utziko dio betiko 2020ko abenduaren 31an.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuan 1.648 milioi euro daude gordeta oraindik pezetatan, hots, 273.705 milioi pezeta dira oraindik aldatu gabe daudenak. Espainiako Bankuaren arabera, 848 milioi euro (141.095,328 milioi pezeta) billeteetan gordetzen dira eta, 800 milioi euro (133.108,8 milioi pezeta) txanponetan.

Euroa, 2002ko urtarrilaren 1an heldu zen eta hiru hilabetez, dibisa biak egon ziren indarrean. Urte horretako martxotik ekainera, pezetak bankuetan aldatzeko aukera zabaldu zen eta, 2002ko uztailaren 1etik gaur egunera arte, Espainiako Bankuan soilik aldatu daitezke pezetak.

Espainiako Bankuak argitaratu zuen ikerketa baten arabera, momentu horretan zirkulazioan zeuden pezeten %45a ez zirela sekula euroengatik aldatuko esan zuen, bai txanponen bildumazaletasunagatik, bai  galdu edo hondatu zirelako ere.

Bestalde, Espainiako Bankuak pezetak euroengatik aldatzeari utziko dio betiko 2020ko abenduaren 31an beraz, oraindik pezetaren bat daukatenek lau urte eta erdiko epea dute aldaketa egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua argazkiak Espainia argazkiak Ekonomia berriak Gaurko azken ordukoa