Ekonomia -

Itxiera

General Electricen Buñueleko 103 langileak, greba mugagabean

Nafarroako Parlamentuak adierazpen instituzionala onartu du aho batez lantegi horretako langileak kalera ez ditzaten eskatzeko.

Buñueleko General Electric. Argazkia: EiTB
Buñueleko General Electric.
Buñueleko General Electric. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

General Electricek Buñuelen duen lantegiko 103 langileek greba mugagabea jarri dute abian enpresaren itxieraren kontra, eta enpresa batzordeak jakinarazi duenez, langileen % 100ak egin du bat protestarekin.

Grebak lantegiaren jarduera eten du, Jesus Pacheco UGTren ordezkariak azaldu duenez. Langileek Buñueleko fabrikaren itxiera galarazi nahi dute protestekin.

Aurreko astean Tuterako zentroan abian jarritako grebarekin bat egin dute horrela, proposamenak langileen % 83an oniritzia jaso ostean.

Aurreko maiatzaren 9an aurkeztu zuten langileak kaleratzeko txostena, eta negoziazio epean murgilduta dauden arren, ez dute bestelako proposamenik jaso.

"Entzun gaitzaten jarri dugu greba abian, multinazionalak urtarrileko gauza bera esaten digulako, eta guk proposamenak eta txostenak aurkeztu ditugu lantegiaren bideragarritasuna bermatzeko", azaldu du Pachecok.

Parlamentuaren konpromisoa

Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen batzordeak aho batez onartu du PSNk Buñueleko lantegian enpleguari eusteko aurkeztu duen adierazpen instituzionala.

Nafarroako Parlamentuak onartutako adierazpenean "Nafarroako Gobernuak dagokion ekimena" hartu behar duela agertzen da, "berrindustrializazio proiektu bat" babestu beharko lukeela, edo "jarduerari eustea ahalbidetuko lukeen irtenbidea" bilatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Lana Ekonomia Gaurko azken ordukoa Nafarroako Parlamentua