Ekonomia -

Espainiako datuak

KPIak % 1 egin du behera maiatzean estatu espainiarrean

Azken hamar hilabeteetan inflazioa neurtzen duen Kontsumorako Prezioen Indizea negatiboa izan da.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) % 1 egin du behera maiatzean estatu espainiarrean aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, Espainiako Estatistika Institutuak emandako maiatzeko datu aurreratuaren arabera.

INEk azaldu duenez, argindarraren prezioa garestitu arren, besteak beste, bidaia antolatuen prezioak merkatu direlako merkatu dira prezioak urtebetean.

Azken hamar hilabeteetan, inflazioa neurtzen duen Kontsumorako Prezioen Indizea negatiboa izan da.

Apiriletik maiatzera, baina, sei hamarren garestitu dira prezioak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia albisteak KPI albisteak Ekonomia berriak Eguneko albisteak