Ekonomia -
BPG
Nafarroako ekonomia % 3,1 hazi da urteko lehen hiruhilekoan
Hala ere, 2015eko lehen hiruhilekoan hasitako joera aldaketarekin (% 3,3) alderatuta, hazkundearen erritmoak behera egin du.
Agentziak | Erredakzioa
Nafarroako ekonomiak % 3,1 egin du gora 2016. urteko lehen hiruhilekoan (Espainiako BPGak % 3,4 egin du gora). Hiruhileko batetik besterako aldaketa, berriz, % 0,6koa izan da.
Hala ere, 2015eko lehen hiruhilekoan hasitako joera aldaketarekin (% 3,3) alderatuta, hazkunde erritmoak behera egin du, Nafarroako Estatistika Institutuak gaur jakinarazi duenez.
BPGaren aldaketa % 0,6koa izan da hiruhileko batetik bestera, aurreikusitakoa baino hiru hamarren gutxiago.
Kontsumitzaileen konfiantzak gora eta laneko merkatuaren egoerak hobera egin du 2016ko lehen hiruhilekoan. Faktore horiek gastua handitzen eta kontsumoa areagotzen lagundu dute.
Esportazioek, berriz, jaitsi egin dute hazkundearen erritmoa, hazkunde-tasa positiboa izan bada ere.
Bestalde, enpleguaren sorrerak behera egin du; izan ere, % 2,9tik % 2,4ra pasatu da. Lanaren produktibitatea % 0,7an kokatu da, aurreko hiruhilekoan baino hiru hamarren gehiago.