Ekonomia -

Lana

Txertatu Merkatuan, gazteak laneratzen laguntzeko proiektu berria

Prestakuntza-maila baxua duten, ikasketak utzi dituzten eta langabezian urtebetetik gora daramaten 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteei zuzendutako proiektu bat da.

Ikasketa baxuko gazteei bideratutako programa abian

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txertatu Merkatuan proiektua prestakuntza-maila baxua duten, ikasketak utzi dituzten eta langabezian urtebetetik gora daramaten 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteei zuzendutako proiektu bat da. Halaber, unibertsitate-ikasketak utzita, lanik gabe dauden eta hezkuntza- edo prestakuntza-sistemetan integratuta ez dauden pertsonei ere zuzentzen zaie programa hau.

Aipatu programak 500 gazte baino gehiagori eskainiko die benetako lan-esperientzietan parte hartzeko aukera, bideratutako gizarte- eta lan-aktibazioko ekintza eta programetan parte hartuz. Onuradunen erdia baino gehiago emakumeak izango dira (zehazki, % 52), kolektibo bereziki kaltebera delako.

Txertatu Merkatuan ekimen berritzailea da, eta parte-hartzaileen jakintzak, trebetasunak eta zaletasunak hartzen ditu oinarritzat haien jakintzak egituratzeko eta lanerako profil bat eraikitzeko. Horren helburua pertsona bakoitzaren motibazioa lortzea eta autoestimua areagotzea da, esku hartzeko erabiltzen diren metodologiak gela tradizionalean erabiltzen direnen bestelakoak izanik.

Proiektuak parte-hartzaileen profil eta premiei egokitutako ibilbidea proposatzen du eta honako bi fase hauetan garatzen da: Egokitu eta Trebatu.

Hori horrela, Egokitu izeneko fasea gizarteratzeko eta lan-aktibaziorako laguntza-prozesuaren hasiera den bitartean, Trebatu faseak parte-hartzaile bakoitzaren egoera partikularrera eta enplegagarritasun mailara egokitzen diren hiru ekintza mota eskaintzen ditu: tailer erdi produktiboak, gaitasun teknikoetan prestatzeko tailerrak, gizarte-berrikuntzako jardunak garatzeko gaitasun-tailerrak.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboan kokatzen da proiektua, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du % 91,89an, Garapen elkartearen eta eskualde-garapeneko 19 agentziaren parte-hartzearekin eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana Ekonomia berriak Eguneko albisteak