Ekonomia -
INE-ren datuak
Espainiako Estatuko BPGa % 0,8 hazi da lehen hiruhilekoan
Urte arteko datuei dagokienez, BPGaren igoera % 3,4koa izan da, aurreko hiruhilekoan baino hamarren bat txikiagoa.
agentziak | erredakzioa
Espainiako Estatuko ekonomia % 0,8 hazi da urtarriletik martxora, 2015eko azken hiruhilekoan bezalaxe, Espainiako Estatistika Institutuak jakitera eman duenez.
Urte arteko datuei dagokienez, BPGaren igoera % 3,4koa izan da, aurreko hiruhilekoan baino hamarren bat txikiagoa, hazkunde erantsiari barne eskariak egindako ekarpenak behera egin duelako.
Aurreko apirilaren 29an argitaratutako BPGaren datu aurreratua bete egin da horrela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea