Ekonomia -
2015EKO BALANTZEA
Eroskiren galerak % 78 gutxitu dira
Kooperatibak amaitutzat eman du taldea onbideratzeko prozesua, eta datozen urteetarako irabaziak espero dituela iragarri du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Eroskik 61,3 milioi euro galdu zituen 2015ean. Urtebete lehenago, berriz, galerak 280,2 milioi eurokoak izan ziren, eta, beraz, galerak % 78 txikitu ditu urte batetik bestera.
Hala jakinarazi dio kooperatibak Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeari igorritako dokumentazioan.
Eroskik 2016ko urtarrilaren 31n itxi zituen iazko kontuak, eta aurreko urteko epealdi berarekin alderatu ditu. Hortaz, urte hasieran iragarritako saltoki batzuen salmentak ere hartu ditu kontuan datu horiek biltzerakoan.
Horrela, Eroskik amaitutzat eman du bere egoera ekonomikoa onbideratzeko abiarazitako prozesua, eta datozen urteetarako irabaziak espero dituela iragarri du.