Ekonomia -

AZTI

Aztik 4 milioi euroko nazioarteko kontratu bat lortu du

Europako eta Afrikako sei herrialdetako zenbait ikerketa zentrok parte hartzen duten partzuergo baten buru izango da zentro teknologikoa.

Atuna markatzen ARGAZKIA: AZTI- Iñigo Onandia
Atuna markatzen ARGAZKIA: AZTI- Iñigo Onandia
Atuna markatzen ARGAZKIA: AZTI- Iñigo Onandia

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aztik 4 milioi euroko kontratu bat lortu du Ozeano Atlantikoan 44.000 atun markatzeko kanpaina baterako. Atlantikoko Atuna Kontserbatzeko Nazioarteko Batzordeak (ICCAT) Ozeano Atlantikoan Atunak Markatzeko Programa jarri du martxan, Europar Batasunak eta ICCATko beste bazkide batzuek finantzatuta. Makroproiektu hau ur horietan atunak markatzeko orain arte egin den kanpainarik garrantzitsuenetako bat da, eta, proiektu horren esparruan

Aztiko ikertzaileak nazioarteko partzuergo baten buru jarriko dira Atlantikoko lau eremu hauetan atun tropikalak markatzeko: Afrikako mendebaldea, Gineako golkoa, Kanariar uharteak eta Azore uharteak eta Madeira. Uztailean hasiko da programa Senegal, Mauritania, Maroko, Cabo Verde eta Ginea Bissauko uretan, eta 11.000 marka jarriko dituzte hiru hilabetean.

Behin markatutako datuak lortuta, azterketa-eremuko kostaldeko herrialdeei eta Ozeano Atlantikoko herrialdeei aholkularitza zientifiko hobea eman ahalko zaie eta lagungarria izango da Atlantikoko atun tropikalen baliabideen kudeaketa jasangarria, eta, beraz, arrantza-tokien kudeaketa egoki bat, egin ahal izateko. Horrez gainera, Atlantikoko kostaldeko herrialdeen hazkunde ekonomikoa eta elikadura-segurtasuna indartzeko balioko du programak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia berriak Gaurko azken orduko albistea