Ekonomia -

Lan-gatazka

Lanuzteekin jarraituko dute gaur Bizkaibusen

Txorierriko langileek ez dute onartu CCOOk eta UGTk adostutako aurre-akordioa, eta lanuztea egingo dute 07:00etatik 10:00etara eta 17:30etik 20:30era, Enkarterrin eta Durangaldean bezalaxe.

Bizkaibuseko langileek lanuzteekin jarraituko dute Txorierrin. Argazkia: EITB
Bizkaibuseko langileek lanuzteekin jarraituko dute Txorierrin. Argazkia: EITB
Bizkaibuseko langileek lanuzteekin jarraituko dute Txorierrin. Argazkia: EITB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txorierriko, Enkarterriko eta Durangaldeko Bizkaibusen zerbitzua eskaintzen duten langileek lanuzteekin jarraituko dute gaur enpresari lan-hitzarmen berria negozia dezala exijitzeko.

Bizkaibusentzat lan egiten duen GAM Txorierri enpresako beharginek errefusatu egin zuten atzo zuzendaritzak eta CCOO eta UGT sindikatuek lortutako aurre-akordioa. 86 langilek itunaren kontra bozkatu zuten; 49k, alde; eta bederatzi abstenitu egin ziren.

Hori dela eta, hasiera batean iragarritako lanuzteekin jarraituko dute datozen egunetan. Asteazken honetan, adibidez, 07:00etatik 10:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egingo dituzte lanuzteak.

Sindikatuetako iturriek jakinarazi dutenez, 2014an zuzendaritzarekin lortutako akordioa oinarri izango duen lan-hitzarmena negoziatzea da helburua.

Ostegunean ere hiru orduko lanuzteak izango dira, goizean (07:00-10:00) eta arratsaldean (17:00-20:00).

Bestalde, lau orduko geldialdiak egingo dituzte, goizetan (07:00-11:00) eta arratsaldetan (17:00-21:00), ondoko egunetan: maiatzaren 30ean eta 31n eta ekainaren 1ean, 2an, 3an, 6an, 7an, 8an, 9an eta 10ean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Lana berriak Bizkaibus albisteak Gaurko azken orduko albistea Bizkaibusen ordutegiak Durangaldea Enkarterri gaur