Ekonomia -

Lan-gatazka

Bizkaibuseko langileek lanuzteekin jarraituko dute Txorierrin

Langileek ez dute onartu CCOO eta UGT sindikatuek enpresarekin adostutako aurre-akordioa.

Bizkaibuseko langileek lanuzteekin jarraituko dute Txorierrin. Argazkia: EITB
Bizkaibuseko langileek lanuzteekin jarraituko dute Txorierrin. Argazkia: EITB
Bizkaibuseko langileek lanuzteekin jarraituko dute Txorierrin. Argazkia: EITB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaibusentzat lan egiten duen GAM Txorierri enpresako beharginek errefusatu egin dute atzo zuzendaritzak eta CCOO eta UGT sindikatuek lortutako aurre-akordioa. 86 langilek itunaren kontra bozkatu dute; 49k, alde; eta bederatzi abstenitu egin dira.

Hori dela eta, hasiera batean iragarritako lanuzteekin jarraituko dute datozen egunetan. Asteazken honetan, adibidez, 07:00etatik 10:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egingo dituzte lanuzteak.

Sindikatuetako iturriek jakinarazi dutenez, 2014an zuzendaritzarekin lortutako akordioa oinarri izango duen lan-hitzarmena negoziatzea da helburua.

Ostegunean ere hiru orduko lanuzteak izango dira, goizean (07:00-10:00) eta arratsaldean (17:00-20:00).

Bestalde, lau orduko geldialdiak egingo dituzte, goizetan (07:00-11:00) eta arratsaldetan (17:00-21:00), ondoko egunetan: maiatzaren 30ean eta 31n eta ekainaren 1ean, 2an, 3an, 6an, 7an, 8an, 9an eta 10ean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana berriak Bizkaibus albisteak Gaurko azken orduko albistea Bizkaibusen ordutegiak