Ekonomia -

2016an

Gipuzkoan 5.500 lanpostu berri sortuko direla espero du Adegik

Lurraldeak 2016an "krisi aurreko BPG maila" berreskuratzea espero du, % 2,5eko hazkundearekin.

Pello Gibelalde, Adegiren presidentea. Argazkia: EiTB
Pello Gibelalde, Adegiren presidentea.
Pello Gibelalde, Adegiren presidentea. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adegi patronalak otsailean zituen aurreikuspenak hobetu ditu eta Gipuzkoak aurten "krisi aurreko BPG maila" berreskuratuko duela uste du; izan ere, ekonomia % 2,5 haziko omen da eta 5.500 lanpostu berri sortuko omen dira.

Pello Gibelalde eta Jose Miguel Ayerza Adegiren presidente eta idazkari nagusiak, hurrenez hurren, prentsaurrekoa eman dute Donostian egoera ekonomikoaren berri emateko, patronalaren Asanblada Nagusiaren bezperan.

Gibelaldek esan du Gipuzkoako ekonomia ez dagoela kezkatik aparte, baina "albiste positiboak ematen" jarraituko duela "ekonomiaren hazkundeari eta enpleguaren sorkuntzari dagokionez".

Izan ere, otsaileko aurreikuspena hobetu du patronalak, eta 5.000 lanpostutik 5.500 lanpostu berrira igo du aurreikuspena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gipuzkoako Enpresarien Elkartea Ekonomia Gaurko azken orduko albistea BPGd Nafarroa