Ekonomia -

pentsioak

EAEko pentsiodunen kopurua % 1,3 hazi da urtebetean

Bestalde, batez beste 1.119 eurokoak dira pentsioak, aurreko urtean baino % 2 altuagoak.

Erretiratuak dira pentsiodunen gehiengo zabala. Argazkia: EiTB
Erretiratuak dira pentsiodunen gehiengo zabala.
Erretiratuak dira pentsiodunen gehiengo zabala. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEn 535.472 pentsiodun daude maiatzean, 2015eko hilabete berean baino % 1,3 gehiago, eta batez beste 1.119 euro jasotzen dituzte, iaz baino % 2 gehiago, Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak jakitera eman duenez.

Maiatzaren 1ean Bizkaian 281.406 pentsiodun zeuden, duela urtebete baino % 0,9 gehiago; Gipuzkoan 181.903 zeuden, % 1,5 gehiago; eta Araban 72.163, % 2,2 gehiago. Araban jasotzen dute diru gehien, 1.138 euro batez beste, % 2,1eko gorakadarekin; Bizkaian 1.129 eurokoa da batez besteko pentsioa (% 1,9ko gorakada), eta 1.095 eurokoa, Gipuzkoan (% 2,1eko gorakada).

Erretiroagatik ordaintzen da pentsio gehien, 340.021 hain zuzen ere, eta 1.287 euro jasotzen dituzte batez beste. Gainera, 42.426 pentsiodun daude ezgaitasun iraunkorragatik (1.191 euro batez beste), 135.112 alarguntasunagatik (758 euro batez beste), 15.604 gurasorik gabe geratu direlako (441 euro batez beste) eta beste 2.309 pentsiodun gehiago ere badaude.

Estatu osoa aintzat hartuta, pentsiodunen kopurua % 1,13 hazi da urtebetean, 9.384.016raino. Hala, batez beste 902 euro jasotzen dituzte hilean, 12 hilabeteotan izandako % 1,88ko gorakadari esker.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Ekonomia albisteak Albisteak