Ekonomia -

Lan gatazka

Bizkaibusen greba bertan behera geratu da Txorierrin

Enpresa batzordeak eta GAM Txorierri konpainiak aurre-akordioa erdietsi dute bart. Gaur bozkatuko dute langileek.

EITB.eUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astearte honetarako Bizkaibusen deituta dauden hiru orduko lanuzteak ez dira egin Txorierrin. Bart aurre-akordioa erdietsi zuten enpresa batzordeak eta GAM Txorierri konpainiako zuzendaritzak. Itun hori berretsi beharko dute gaur langileek.

ELA sindikatuak ohar batean jakinarazi duenez, enpresa batzordean CCOOk eta UGTk dituzten ordezkariek (hiruna) lortu dute akordioa; ELAko ordezkaria kontra azaldu da. Langileek batzarrean bozkatu beharko dute ituna (gaurko bi daude deituta: bata 10:00etan, eta, bestea, 17:00etan). ELAk aurre-akordioa deitoratu du, "lanpostuak ez amortizatzeko akordioa ixteko aukera paregabea galdu" baita, haren ustez.

Langileek zera erabakitzen duten arte, dena dela, bertan behera geratu dira Txorierrin egitekoak ziren lanuzteak.

Greba bere horretan dago Enkarterrietan eta PESALUR enpresak kudeatzen dituen Durangaldeako, Arratiako eta Hego Uribeko lineatan. Beharginek hiru orduko lanuzteak egingo dituzte goizeko txandan (07:00etatik 10:00etara) eta arratsaldekoan (17:30etik 20:30era ).

Hemen dituzu Enkarterrietako eta Durangaldeko, Arratiako eta Hego Uribeko gutxieneko zerbitzuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Grebak Lana berriak Ekonomia albisteak Bizkaibus gaur Eguneko albisteak