Ekonomia -
Etxeko langileen drama
641 euroko pentsioa baino ez, 47 urte kotizatu ostean
Etxeko langile batek jasotako erretiro pentsioa "bidegabea" dela salatu dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gizarte Segurantzako Institutuak (INSS) 641,71 euroko erretiro pentsioa aitortu dio 47 urte eta 8 hilabetez kotizatu duen etxeko langile bati, sektoreko Erregimen Berezia oinarri hartuta.
Bizkaiko etxeko langileen elkarteak salatu du kobratzen dituzten pentsioak "bidegabeak" direla, eta "diskriminatuta" daudela gainerako langileekin alderatuta.
Elkarteak azaldu duenez, emakumezkoak lanaldi osoan egin du lan beti, eta azken urteetan 1.050 euroko soldata izan du.
Nolanahi ere, etxeko langileek ezin dute kotizatu kobratzen duten kopuru osoa, mugak baitituzte. Horregatik, langile kaltedunak 794,60 euro kotizatu zituen 2015ean, eta 798.56 euro iaz.
Elkarteak soldata osoa kotizatu ahal izatea eta langabezia saria jaso ahal izatea eskatu du.