Ekonomia -

Europa 2020

Lan-mugikortasuna sustatzeko arauak sortu ditu Europar Batasunak

Dagoeneko existitzen diren eskubideak bermatzea da helburua, gaixotasun aseguruak, pentsioak edo langabeziako-sorospenak, tartean, Europan zehar joatean eskubide horiek ez galtzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko (EB) kideen estatuetan Gizarte Segurantzako politikak hobetzeko neurriak martxan jarriko dituzte, lana bilatzen dituztenen, gazteen eta jubilatuen mugikortasuna sustatzeko xedez.

Araudia garapena eta enplegua sustatzeko Europa 2020 planaren barnean kokatzen da.

Cristina Arigho Gobernu komunitarioaren Lan eta Gizarte Gaien Sailaren bozeramaileak adierazi duenez, gizarte segurantza babestu gabe, ezinezkoa da mugikortasun eskubidea bermatzea.

Dagoeneko existitzen diren eskubideak bermatzea da helburua, gaixotasun aseguruak, pentsioak edo langabeziako-sorospena, tartean, Europan zehar joatean eskubide horiek ez galtzko.

Arau berri hauek kontuan hartuz, adibidez Frantziara doan lagun batek langabeziako-sorospena jasoko luke Frantziako Gizarte Segurantzatik, hiru eta sei hilabete bitarteko epe batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea