Ekonomia -

Kreditu kalifikazioa

EAEko eta Nafarroako nota ere jaitsi du Standards and Poor's-ek

'AAA'-tik (kalitate gorena) 'AA+'-ra (kalitate handia) jaitsi ditu, eta 'aurreikuspen negatiboa' egin du, ez baitu baztertu are gehiago jaistea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Standard &' || 'amp; Poor''s agentziak EAEri eta Nafarroari emandako epe luzerako ''ratingak'' jaitsi ditu. ''AAA''-tik (kalitate gorena), ''AA+''-ra (kalitate handia). Gainera, baliteke epe ertainean ''rating''aren murrizketa berriak iragartzea erakunde horrek, bilakaera ekonomikoa "negatiboa" izango dutela uste baitu.

Atzo Espainiari ''rantinga'' jaitsi ostean heldu da agentziaren erabakia; dena den, EAEk eta Nafarroak Espainiak baino kalifikazio hobea izaten jarraitzen dute.

2008tik aurrekontuek okerrera egin dute, ''ratingaren'' jaitsiera dela eta, Alejandro Casas S&' || 'amp;P agentziako analistaren hitzetan. Orain dela bi urte, EAE Europan zorrik ez zuen erregioetatik bat zen.

Espainiaren hazkunde ekonomiko txikiak (2016ra arte urtean % 0,7 haziko da, agentziaren ustez) EAEn eragina izango du; Espainiak EAEko kanpo-merkataritzaren % 55a biltzen baitu.

EAEko aurrekontuak egonkortzen ez badira, baliteke epe ertainean ''rating''aren murrizketa berriak iragartzea erakunde horrek. Bestalde, 2013an Erkidegoaren defizita bukatzen bada, baliteke egoera egonkortzat jotzea erakundeak.

Nafarroako kredituaren kalifikazioa ere jaitsi du Standard &' || 'amp; Poor''s agentziak, epe laburrera hazkunde ekonomikoaren aurreikuspena negatiboa baita, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

2008an eta 2009an Nafarroako ekonomia "nazionala" baino hobea bazen, epe luzean "bide berdintsua" izango dute.

Dena den, Nafarroako ekonomia Espainiakoa baino "iraunkorragoa eta egonkorragoa" dela baieztatu dute.

Aguirre

"Nota ona da, bederatzi bat da", Carlos Aguirre Ekonomia sailburuaren esanetan. "Europako finantza-sisteman asaldura uneak bizi ditugu, eta Euskadiren nota AA+ izatea erreferentzia oso ona" dela adierazi du Aguirrek.

"Espero genuen nota zen, ekonomian eta aurrekontuetan krisiak izan duen eragina kontutan hartuta", erantsi du Ekonomia sailburuak

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea