Ekonomia -

Petrolioaren prezioagatik

Tubos Reunidosek 11,1 milioi euro galdu ditu 2016ko lehen hiruhilekoan

Jarduera maila apaleko egoerara egokitzeko ahalegina egin duela nabarmendu du enpresak.

Tubos Reunidos.
Tubos Reunidos.
Tubos Reunidos.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tubos Reunidos enpresak 11,1 milioi euro galdu ditu 2016ko lehen hiruhilekoan; batez ere, petrolioaren prezioaren beherakadagatik eta horrek soldatu gabeko altzairuzko hodien eskaeran eragin duen jaitsieragatik, Ipar Amerikako merkatuan batik bat.

Konpainiaren ustiapen emaitza gordina (Ebitda) negatiboa izan da martxora arte -1,2 milioi eurokoa- eta aurreko urteko epe berean, ostera, positiboa izan zen, hots, 11,1 milioi eurokoa. Bestalde, ustiapen emaitza garbia ere negatiboa izan zen (8,9 milioi eurokoa) eta iaz, berriz, positiboa (3,2 milioi euro).

Negozio zifrari dagokionez, % 32 egin du atzera urteko lehen hiru hilabeteetan, gaur enpresak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari adierazi dioenez. Iaz negozio zifra 102,6 milioi eurokoa izan zen lehen hiruhilekoan eta 2016an, ostera, 69,7 milioi eurokoa.

Enpresak azaldu duenez, jarduera maila apaleko testuingurura egokitzeko ahalegina egiten ari da kostuaz murriztuz eta ekoizpen fabrikak eta finantza egiturak optimizatuz.

Kontuak kontu, aurten kostuak 13 milioi euro murrizteko eta 2017an 15 milioi euro jaisteko helburua finkatu du enpresak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Iruñea azken orduko berriak Ekonomia albisteak Trapagaran Gaurko azken orduko albistea Petrolioa albisteak Gorobel magaleko kuadrilla