Ekonomia -
Emaitza onak
Euskal aeronautikaren fakturazioa % 10 hazi da
EAEko aeronautika enpresek 1.936 milioi euro fakturatu zituzten 2015ean, aurreko urtean baino % 10,3 gehiago, eta salmentak % 5 haztea espero dute.
agentziak | erredakzioa
EAEko aeronautika enpresek 1.936 milioi euro fakturatu zituzten 2015ean, aurreko urtean baino % 10,3 gehiago, eta salmentak % 5 haztea espero dute.
2015eko balantzea aurkeztu eta epe labur eta ertaineko emaitzen aurreikuspena egin ditu gaur Iñaki Lopez Gandasegik, Hegan Euskadiko Aeronautikako eta Espazioko Kluster Elkarteko eta Aernnova enpresako presidenteak, eta etorkizun itxaropentsua aurreikusi du, eskabide-zerrenda sendotu egin baita.
2015ean lortutako 897 milioi euroen erdia (aurreko urtean baino % 2,7 gehiago) euskal lantegietan egindako ekoizpenak ekarri du, eta beste erdia (1.097 milioi euro, hain zuzen) klusterrak EAEtik kanpo dituen lantegiek. Besteak beste, ITP, Aernnova eta Sener enpresak daude kluster horren barruan.
Euskal aeronautikak gaur egun sektore horretan dauden berrikuntza nabarmenetan ari da lanean; korridore bikoitza duten Airbus A350 XWB eta Boing 787 Dreamliner hegazkin handietan eta korridore bakarreko Embraer E-2 eta Bombardier C Series korridore bakarreko hegazkinetan, besteak beste.
2015ean "emaitza onak" lortu ostean, 2016a "trantsizioko urte itxaropentsua" izatea espero dute Heganeko arduradunek; izan ere, fakturazioa % 5 haztea eta epe labur eta ertainean emaitza onak izatea espero dituztela esan dute.