Ekonomia -

Turismoa

Foronda EAE AEBkin lotzeko aireportua izatea iradoki du Aburtok

AEBra hegaldi gehiago martxan jartzearen garrantzia azpimarratu du Bilboko alkateak. Bilbok New Yorkera hegaldi bat jartzeko aukera aztertzen urteak daramatza.

Juan Maria Aburto Bilboko alkatea Cebeken mahai-inguruan. Argazkia: EFE
Juan Maria Aburto Bilboko alkatea Cebeken mahai-inguruan. Argazkia: EFE
Juan Maria Aburto Bilboko alkatea Cebeken mahai-inguruan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foronda (Gasteiz) Euskadi eta AEB lotzeko aireportua izateko aukera “aztertzearen” alde agertu da Juan Maria Aburto Bilboko alkatea.

“Foronda AEBkin lotzeko aireportua izatea, zergatik ez?”, galdetu du alkateak, Cebek Bizkaiko patronalak antolatutako mahai-inguruan.

AEBra hegaldi gehiago martxan jartzearen garrantzia azpimarratu du Aburtok. Bilbok New Yorkera hegaldi bat jartzeko aukera aztertzen urteak daramatza, baina emaitzarik gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Turismoa Euskadi albisteak EAE albisteak Juan Maria Aburto Gaurko azken ordukoa Forondako aireportua