Ekonomia -

Euskal Kontzertu Ekonomikoa

Errioxak helegitea jarri du Kontzertuaren kontra, Konstituzionalean

Pedro Sanz presidenteak Erkidegoko agente sozial eta ekonomikoak izan ditu alboan Auzitegira iritsi denean, prentsaurrekoa eman aurretik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanz Errioxako Gobernuko presidentea Madrilera joan da gaur Auzitegi Konstituzionalean Euskal Kontzertu Ekonomikoa blindatzen duen Lege Organikoaren kontrako konstituzio kontrakotasun helegitea jartzera.

Sanzek EAEko Kontzertu ekonomikoaren blindajearen "aurretik" Errioxako Gobernuaren helegitea kudeatzea eskatu dio Auzitegi Konstituzionalari.

Pedro Sanzek Julian Domenech Errioxako Enpresarien Federazioko presidentea, Jose Maria Ruiz Alejos Errioxako Merkataritza Ganberako burua, Javier Granda Errioxako UGTren idazkari nagusia eta Koldo Gonzalez CCOOrena izan ditu alboan Auzitegira bertaratu denean

Errioxako Exekutiboko buruzagiak EAEko Kontzertu ekonomikoa kritikatu du, Espainiako Gobernuaren eta EAJren arteko "merkatu akordio" batetik jaio delako, jeltzaleek "Estatuko Aurrekontu Orokorrak babestu ditzaten, errioxarren interesen kontrako" foru arauak "blindatzearen" truke.

Gero, Errioxako Gobernuko presidentea prentsaurreko bat ematera joan da Euskal Kontzertu Ekonomikoak Errioxako Erkidegoari egiten dion kaltea azaltzeko eta helegitea jartzeko arrazoiak jakinarazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea