Ekonomia -
Kontzertu Ekonomikoa
Quirogari "pena" ematen dio Sanzek Kontzertuari helegitea jartzeak
Eusko Legebiltzarraren presidentea kezkatuta agertu da bere alderdikide batek, Errioxako presidenteak, Lege Organikoaren kontra konstituzio kontrakotasun helegitea aurkeztu behar duelako gaur.
Erredakzioa
Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarraren presidenteak esan du EAEko PP "atsekabetuta" dagoela Pedro Sanz Errioxako presidenteak (PPkoa) Auzitegi Konstituzionalean Euskal Kontzertu Ekonomikoa blindatzen duen Lege Organikoaren kontra Konstituzio kontrakotasun helegitea aurkeztuko duelako, izan ere, "ez da euskal herritarren pribilejio bat", Quirogaren esanetan.
Europa Pressek antolatutako gosari batean Quirogak onartu duenez, "ez dute modurik izan" errioxarrak konbentzitzeko helegiterik aurkez ez dezaten.
"Posible izan diren kudeaketa guztiak egin ditugu eta pena bat da. Espero dut errioxarrek, Eusko Jaurlaritza berriarekin eta Kontzertuaren erabilera onarekin, ez dutela kontzertuari oztopoak jartzen jarraituko", gaineratu du.