Ekonomia -
Offshoreleaks
Panamako Paperen datu basea publiko egin dute
Edonork kontsulta dezake 214.000 konpainia, fundazio edo funtsen zerrenda, bilatzaile baten bitartez.
agentziak | erredakzioa
Ikerketa Kazetarien Nazioarteko Partzuergoak (ICIJ) Panamako Paperen datu basea argitaratu du gaur, eta edonork kontsulta dezake 214.000 konpainia, fundazio edo funtsen zerrenda, bilatzaile baten bitartez.
Washingtonen egoitza duen kazetari elkarteak argitaratu duen datu basean 200 herrialdetik gorako pertsonak eta enpresak agertzen dira.
Partzuergoak Süddeutsche Zeitung egunkari alemaniarrarekin elkarlanean egin duen ikerketa lana "ezkutuko konpainien inguruan egin den historiako argitaratze handiena" da, ICIJren arabera.
Mossack Fonseca Panamako bufeteko 11,5 milioi dokumentutan oinarritzen da ikerketa lana, eta mundu osoko estatuburu, estatuburu ohi eta pertsona ezagun askori eragiten die.