Ekonomia -

Jaiegunak

Hau izango da 2017ko lan egutegia, Euskadin

2016ko egutegiarekin alderatuta, ez dago aldaketarik jaiegunei dagokienez. Jaurlaritzak gaur onartuko du.

Lanbide heziketa lantegia
Lanbide heziketa lantegia
2017an jai-egun gehienak astean zehar izango dira

1:15

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2017ko lan egutegi ofiziala onartuko du gaur, asteartea, Eusko Jaurlaritzak gobernu bileran. 2016ko egutegiarekin alderatuta, ez dago aldaketarik jaiegunei dagokienez.

Guztira, 12 jaiegun ezarriko ditu Jaurlaritzak, baina horiei udalek ezarritako beste bi gaineratu beharko zaie.

Honakoak izango dira jai: urtarrilaren 6a (Errege-eguna), apirilaren 13, 14 eta 17a (Ostegun Santua, Ostiral Santua eta Pazko-astelehena), maiatzaren 1a (Langilearen Eguna), uztailaren 25a (Santiago eguna), abuztuaren 15a (Andre Mariaren Jasokundea), urriaren 12a (Hispanitatea), azaroaren 1a (Santu Guztien eguna), abenduaren 6a (Konstituzio eguna), abenduaren 8a (Andre Mari Sortzez Garbiaren eguna) eta abenduaren 25a (Eguberri eguna).

Hauez gain, jaiegunak izango dira udalek ezarritako beste bi egun. Egutegi ofiziala argitaratu eta biharamunetik, hilabeteko epea dute udalek eskaerak lurralde ordezkaritzan aurkezteko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak EAE Lana berriak Ekonomia 2024 Gaurko azken ordukoa Lan egutegia