Ekonomia -

Ustelkeria

Imanol Arias eta Ana Duato aktoreei 2,9 milioiko iruzurra egotzi diete

2014an, Imanol Ariasek Ogasunaren kanpaina batean parte hartu zuen, herritarrei eskatuz errenta aitorpena egiterakoan jarduera  sozialen aldeko laukia markatzea.

Imanol Arias Donostiako Zinemaldian. Artxiboko irudia: EFE
Imanol Arias Donostiako Zinemaldian. Artxiboko irudia: EFE
Imanol Arias Donostiako Zinemaldian. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Imanol Arias eta Ana Duato aktoreei 2,9 milioi euroko iruzurra egin izana leporatu die Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak. Diru horren zatirik handiena ‘Cuentame como paso’ telesailean lan egiteagatik irabazitako dirua izango litzateke.

2010 eta 2014 urteen artean, Ogasunari 2,18 milioi euro ezkutatu izana leporatzen diote Ariasi; Duatori, berriz, zergetan 794.389 euro ordaindu ez izana, 2010 eta 2012 urteen artean.

Hala dio Ministerio Publikoak 12 enpresaren eta 34 pertsonaren kontra aurkeztutako kereilan. Akusatuen artean daude Imanol Ariasen arreba (Ana Isabel Arias) eta Ana Duatoren senarra (Miguel Angel Bernadeu produktorea).

Bernal Zamora Arce izen-mailegatzaileak erabilitako sozietateetako administratzaileak ziren Ariasen arreba eta Duatoren senarra. Zamora ‘Punica’ auzian ere nahasita dago.

Aipatzekoa da 2014an Ogasunaren kanpaina batean parte hartu zuela Imanol Ariasek. Errenta aitorpena egiterakoan jarduera sozialen aldeko laukia markatzea eskatzen zien herritarrei.

“X bat jarrita adierazi daitekeen maitasun ekintza da; ez da eskubide kontu batean, oinarrizkoagoa da: errespetu kontua”, azpimarratzen zuen iragarkian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Aktoreak albisteak Ustelkeria politikoa gaur Gaurko azken orduko albistea