Ekonomia -

Hazkundea

EAEko industriak % 5,1 egin du gora urteko lehen hiruhilekoan

Industria % 14,8 hazi da Araban, % 1,3 Bizkaian eta % 1,2 Gipuzkoan.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko industriaren ekoizpenak % 4,0 egin du gora apirilean, 2015eko hilabete horretako datuekin alderatuta, otsailean % 0,2 bakarrik hazi eta gero.

Hala, 2016ko lehen hiruhilekoan, ekoizpenak % 5,1 egin du gora, Eustatek gaur jakitera eman duenez.

Industria % 14,8 hazi da Araban, % 1,3 Bizkaian eta % 1,2 Gipuzkoan.

Energia sektorea % 11,9 hazi da, ekipamendu-ondasunak % 6,0 eta bitarteko ondasunak % 2,7. Bestalde, kontsumo-ondasunen industriak % 1,5 egin du gora.

Garraio materialak aparteko hazkundea izan du; izan ere, % 17,7 hazi da. Beste sektore batzuk ere nabarmendu dira: energia elektrikoa, gas eta lurruna (% 8,3), kautxu eta plastikoa (% 4,1) eta elikagaiak, edariak eta tabakoa eta egurra, papera eta arte grafikoak (% 3,6).

Siderurgiaren krisia

Metalurgia sektoreak bide positiboari eutsi dio, % 1,6 egin baitu gora, nahiz eta siderurgiaren bilakaera negatiboa izan. Hala, EAEko siderurgiak % 19 egin du behera.

Material eta ekipo elektrikoen industriak ere % 4,4 egin du behera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Ekonomia 2024