Ekonomia -

Lan gatazka

Bizkaibuseko langileek maiatzaren 9an dute bigarren lanuzte eguna

Goiz eta arratsaldeko txandetan egingo dute greba: 07:30etik 09:30era, eta 18:00etatik 20:00etara. Gutxieneko zerbitzuak % 30ekoak dira.

Maiatzaren 9an izango dute langileek bigarren lanuzte eguna. EiTB
Lanuzteak Bizkaibusen. EiTB
Maiatzaren 9an izango dute langileek bigarren lanuzte eguna. EiTB

E.GARAIKOETXEA | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maiatzaren 9an, astelehenez, hileko bigarren greba eguna dute Bizkaibuseko langileek. Goiz eta arratsaldeko txandetan bi orduko lanuzteak egingo dituzte zerbitzuaren esleipena duten enpresek lan baldintzak okertzeko "asmoa" dutela salatzeko.

Maiatzaren 2an bezala, bidaiari gehien dabiltzan orduetan deitu dituzte lanuzteak, goiz eta arratsaldez. Hala, greba 07:30etik 09:30era, eta 18:00etatik 20:00etara egingo dute. % 30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri dituzte.

Bizkaibusek iragarri duenez, Busturialdea Lea-Artibai SA enpresako langileek ez dute lanuzterik egingo, eta, beraz, Busturialdeko greba bertan behera geratu da.

Gainerako enpresetako beharginek deialdiari eutsi diote. Hala, greban egongo dira Ezkerraldeko eta Meatzaldeko autobus zerbitzuan, Txorierrin eta Mungialdean, Enkarterrietan, eta Arratian, Ermuan eta Nerbio-Ibaizabalen PESAk eskainitakoetan.

Astelehenekoaz gain, beste lau egunetan egingo dituzte bi orduko lanuzteak: 12an, 16an, 18an eta 20an. UGT, CCOO, ELA, LAB eta USO sindikatuek eta enpresa-batzordeek deitu dute greba.

Horien ondoren, hiru orduko lanuzteak egingo dituzte hilaren 23tik 26ra (07:00etatik 10:00etara goizean eta 17:30etik 30:30era arratsaldean), eta laukoak maiatzeko azken bi egunetan eta ekaineko lehen 10etan (07:00etatik 11:00etara goizean eta 17:00etatik 21:00etara arratsaldean).

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaiko albisteak Lana berriak Ekonomia 2024 Bizkaibus Gaurko azken orduko albistea Bizkaibusen lineak