Ekonomia -

NAFARROA EKONOMIA

Nafarroako ekonomia %3,1 hazi da lehenengo hiruhilekoan

BPGa %3,1 hazi da 2015eko hiruhileko berdinarekin konparatuta

Manu Ayerdi
Manu Ayerdi
Manu Ayerdi

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manu Ayerdi, Ekonomia Garapenerako presidenteordeak, Nafarroako BPGa azken urtean %3,1 igo dela esan du, %0,6 azken hiruhilekoan. Hala ere, nazioarteko testuinguru ekonomikoagatik hazkunde ekonomikoaren moderazioa izango dela aurreikusi du.

Ayerdiren arabera, aurreko hiruhilekoarekin konparatuz, hazkunde tasa jeitsi egingo da abaguneko adierazle ekonomikoengatik. Hala ere, hazkundearen jeitsiera hori ez dela oso sakona izango gaineratu du.

Hazkunde ekonomikoak bere bidea jarraituko du, izan ere, Nafarroako BPGa Europako hazkundearekin (% 0,3 eta %0,4 artean)  lotu du, eta ondorioz Nafarroakoak ere gorantz egingo duela iragarri du.

Volkswagen

Modu berean, Ayerdik modu positiboan baloratu du Volkwagen konpainiaren produkzio hazkundea. Azken lau hilekoan enpresak %10 igo du kotxeen produkzioa eta datu hau handitzeko aurreikuspena badutela esan du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Ekonomia 2024 Albisteak Nafarroako Gobernua berriak BPGd Euskadi