Ekonomia -

Telefonia

Masmovil konpainiak Pepephone erosi du 158 milioi eurotan

Kontsumitzaileen elkarteak ohartarazi du erosketa hori "albiste txarra" dela erabiltzaileentzat nahiz merkatuarentzat.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Masmovil konpainiak Pepephone sakelako telefonoen operadore birtuala erosiko du 158 milioi euroren truke, enpresak berak jakinarazi duenez. Era berean, sektorearen “garapenean eta egonkortzean” urratsak emateko asmoa berretsi du.

Pepephone erosita, Masmovilek dio milioi bat bezero izango dituela sakelako telefonoetan eta 60.000 bat bezero banda zabaleran. Gainera, 2016an 200 milioi euro baino gehiagoko diru-sarrerak lortzea eta esplotazioaren etekin gordina % 10etik gorakoa izatea aurreikusi dute.

Bestalde, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak ohartarazi du erosketa hori “albiste txarra” dela bezeroentzat nahiz telefonia sektorearentzat, besteak beste, lehiakortasuna murriztea eragingo duelako.

Operadore berri bat desagerrarazita, kontsumitzaileen aukerak hiru edo lau enpresa handitara mugatzen direla kritikatu dute.

Zenbait urtetan Pepephone izan da telefonia mugikorraren sektorean dinamizatzaile nagusia, prezio lehia gogorra egiteagatik eta bezeroei arreta zerbitzu ona eskaintzegatik, kontsumitzaileek euren aitortu dutenez.

Hori dela eta, konpainiak lekua egin zuen operadore birtualen sektorean, 500.000 bezero izatera iritsi arte.

Alabaina, Masmovilek Pepephone erosi ostean eta ONO eta Jazztel desagertu direla kontuan hartuta, kontsumitzaileek hiru operadore nagusien (Movistar, Vodafone eta Orange) prezio-igoera etengabeak areagotu egingo dira, Kontsumitzaileen elkarteak salatu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Telefonia mugikorra berriak Ekonomia albisteak Gaurko azken orduko albistea