Ekonomia -

Gipuzkoan

Metalaren hitzarmenaren egoera kezkagarria da, Adegiren hitzetan

Gipuzkoako patronalak argi utzi die bere jarrera sindikatuei. Sindikatuek, ordea, elkarretaratzea egingo dute asteazkenean Adegiren egoitzaren aurrean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Metalaren hitzarmenak, ez atzera ez aurrera segitzen du. Negoziazioak etenda daude, eta gaur, Adegi patronalak esan du, "gaiztoa" dela, euren plataforma atzera botatzeko sindikatuek egindako eskaera.

Eduardo Zubiaurre eta Jose Miguel Ayerza Adegiko presidentea eta idazkari nagusiak, hurrenez hurren, prentsaurrekoa eman dute gaur Donostian, metalaren inguruan berba egiteko.

Gipuzkoako metalurgian, Europako lan ordutegi murriztuenak eta soldatarik handienak daudela diote Adegikoek, eta Estatuan baino % 32 gehiago kobratzen dela. Ordutegia urteko, 58 ordu luzatu eta soldatak bere horretan mantentzea proposatu diote negoziazio mahaiari.

Sindikatuek onartezina dela diote eta elkarretaratzea deitu dute Adegiren egoitzaren aurrean biharko, goizeko 11:00etan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea