Ekonomia -
Pentsioak
BGAEk uste dute ezinbestekoa dela pentsio pribatuak sustatzea
Horrela helaraziko diete alderdi politikoei, haien esanetan dagoeneko ez baitira aurrezki bat, baizik eta 'beharrizan bat' baizik.
Agentziak | Erredakzioa
Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeak (BGAE) alderdi politikoekin bilduko da hauteskundeen aurretik pentsio pribatuei buruz kontzientziazio soziala sustatu dezaten, haien ustetan dagoeneko aurrezki bat izateari utzi eta "beharrizan bat" bihurtu baitira.
Euskadiko BGAEen presidente Ignacio Etxebarriak agerraldia egin du hedabideen aurrean Bilbon erakunde horien balantzea aurkezteko. Gauzak horrela, 2015ean, aurreko ekitaldiarekin alderatuta, beren ondarea 332 milioi euroan (% 1,48) areagotu zutela jakinarazi du, 22.500 milioien langa gaindituta.
Hala ere, jaitsiera txiki bat jasan dute kuotei (740 milioi, % 1,24 gutxiago) eta bazkideei (% 3,5 gutxiago) dagokienez. Euren kalkuluen arabera, lan egiten duen euskal populazioaren ia erdiak (% 49,32) BGAE bat dauka kontratatuta.
Haien iritziz, erretirodunen oinarrizko diru-sarrerak "pentsioen sistema publikotik" etortzen jarraituko dute hein handi batean, baina egungoak baino baxuagoak izango dira; horrenbestez, instituzioei eta gizarte agenteei eskatu diete diru-sarrera horiek BGAEkin osatzeko beharrizanaz kontzientziatzen saia daitezela.
Hala, Euskadiko BGAEk euren kezkak helarazi nahi dizkiete alderdi politiko nagusiei (EAJ, EH Bildu, PP, PSE, Podemos), hurrengo hauteskunde autonomikoak egin aurretik.
Etxebarriak esandakoaren arabera, egun, Euskadin, 894.000 kotizatzaile aktibo daude eta 534.618 erretirodun pasibo, baina kopuru horiek berdinduz joango dira, gero eta erretirodun gehiago eta aktibo gutxiago egongo baitira.
Aurreko urteko emaitzei dagokienez, BGAEn ondareak jada Euskadiko barne-produktu gordinaren % 34 dira. Datu horrek Espainiakoa (% 9,5) laukoizten du, baina oraindik ere aldenduta dago herrialde garatuenetan dituzten datuetatik edo Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeko (OECD) bataz bestekotik (% 84).