Ekonomia -

balantzea

Elkargiren jarduera % 25 eta abalak % 5 hazi dira

Oinarrirekin bat-egiteko elkarrizketak abian daudela, baina “lasaitasunez eta diskrezioz” jokatu beharra dagoela adierazi du.

Elkargiko ordezkariak balantzearen aurkezpenean. Argazkia: Efe
Elkargiko ordezkariak balantzearen aurkezpenean.
Elkargiko ordezkariak balantzearen aurkezpenean. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elkargik 198 milioi euro eman ditu abaletan 2015ean, aurreko urtean baino % 5 gehiago, eta horrek ia 700 milioi euroko finantziazioa ahalbidetu die euskal enpresei. Gainera, 2016ko lehenengo lauhilekoko jarduera % 25 hazi da aurreko urteko epe beraren aldean. Hala, abaletan 76 milioi euro inguru eman dituzte, eta 2015ean 60 milioi eurokoa zen kopuru hori.

Josu Sanchez Elkargiren presidenteak eta Marco Pineda zuzendari nagusiak elkartearen jardueraren berri eta egoera ekonomikoaren inguruko iritzia eman dute Donostian, prentsaurreko batean. "Susperraldi motela" izaten ari dela azaldu dute, eta "egonkortasun politikoa" behar dela prozesuak aurrera jarraitzeko. Hala, ikuspegi zabalarekin jokatzeko eskatu diete ordezkari politiko eta publikoei.

Elkargiren eta Oinarriren balizko bat-egiteari buruz galdetuta, Sanchezek esan du "lasaitasunez eta diskrezioz" aztertu beharreko gaia dela eta "elkarrizketak hasi" direla besterik ez du baieztatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia Gaurko azken orduko albistea