Ekonomia -

Defizita

Espainiak 2.000 milioiko doitzea egingo du aurrekontuan 2016rako

Estatuko Gobernuak azaldu duenez, neurria Europako Batzordeak egindako gomendioengatik hartu dute; izan ere, defizita zuzentzeko deia egin dio Espainiari.

Soraya Saenz de Santamaria, Espainiako presidenteordea. Argazkia: EFE.
Soraya Saenz de Santamaria, Espainiako presidenteordea. Argazkia: EFE.
Soraya Saenz de Santamaria, Espainiako presidenteordea. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ministroen Kontseiluak txosten bat ikusi du gaur, kredituak eskuragarri ez izatearen gainekoa (ondorengo egunetan onartuko du), 2016ko Aurrekontuetan txertatuta dauden 2.000 milioi euroko zenbatekokoa bera. Ez du eraginik izango gastu sozialean, ezta segurtasunarekin zerikusia duten horietan ere.

Ministro Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Gobernuko presidenteorde Soraya Saenz de Santamariak esan du neurria Europako Batzordeak egindako gomendioengatik hartuko dutela; izan ere, neurriak hartzeko deia egin dio Europako Batzordeak Estatuari, xede izanik defizit-helburuan dagoen desbideratzea zuzentzea; 2015ean BPGren % 5en itxi zuen, nahiz eta konpromisoa zen % 4,2n ixtea.

Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoetako ministroak azaldu duenez, doitzea defizit publikoan eragina duten VIII. ataleko eragiketei lotutako gastuetan egingo dute (gastu finantzarioak dira), 950 milioi euroko zenbatekoan; horrek eragina izango du Ekonomia, Industria eta Sustapen Ministerioetan.

Doikuntza proportzionala, Ministerioen artean

Aurreikusitako gainerako zenbatekoari dagokionez, Ministerioen arteko doikuntza proportzionala pentsatu dute, beste kontu-sailetan, hasierako kredituen arabera.

Montorok nabarmendu du gastu batzuek ez dutela inolako eraginik jasango; besteak beste, Gizarte Segurantzarekin loturik daudenek, langabeziaren gainekoek edo bekei buruzkoek. Adifek mantentze-lanak egiteko jasotzen dituen kontu-sailetan ere ez da eraginik izango.

Azaldu duenez, aurrekontu-doitze hau da lehen pausua Bruselako gomendioak betetzeko; xedea da Espainiak pairatzen duen neurriz gaineko defizit-egoerak okerrera ez jotzea.

Erantsi ere erantsi du gaur arratsaldeko Politika Fiskal eta Finantzarioko Kontseilutik aurrera hasiko dela alde biko negoziazioa autonomía-erkidegoekin, doitze-plan eta ekonomia- eta finantza-plan berriak gauzatzeko, defizit publikoa murrizteko irtenbide bideragarriekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Alderdi Popularra Espainiako Gobernua albisteak Espainia argazkiak Ekonomia 2024 Gaurko azken ordukoa