Ekonomia -

Bizkaian

Eaton multinazionalak Derioko lantegia itxi nahi duela salatu du ELAk

Eaton multinazionalak kaleratze kolektiboa egingo du eta neurri horrek lantegiak Derion dituen ehun bat langileri eragingo die.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eaton multinazionalak Derion duen lantegia ixteko asmoa duela eta horretarako kaleratze kolektiboa egingo duela jakinarazi dio enpresa batzordeari. Neurri horrek lantegiak dituen ehun bat langileri eragingo die.

Kaleratze kolektibo txosten horren bitartez, taldeak Europa Ekialdera eraman nahi du Bizkaian duen ekoizpen gehiena, ELAk gaur prentsa oharrean azaldu duenez.

Ildo horretan, ELAk euskal erakundeen inplikazioa eskatu du, toki aldatze eta enplegu galera kasu berri baten aurrean gaudela uste baitu sindikatuak. Derioko langileek beraien lanpostuak mantentzeko "bukaeraraino borroka" egingo dutela adierazi dute, ELAren arabera. Izan ere, "proiektua beti izan da bideragarria".

Derioko lantegia multinazional estatubatuarraren "Power Distribution Components" dibisioaren barne dago. Eatonek 140 herritan ditu lantegiak eta guztira 70.000 langile baino gehiago ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina-Errusia gerrak eragindako krisia EAE albisteak Albisteak multinazionalak Ekonomia 2024 Derio