Ekonomia -

Dirua zuritzea

Epaileak libre utzi du Conderen suhia, baina pasaporterik gabe

Fernado Guasch ikertu moduan (lehengo auzipetu) dago auzian, baina Guardia Zibilak libre utzi zuen eta gaur arte ez du epailearen aurrean hitz egin.

Guasch. Argazkia: Efe
Guasch.
Guasch. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santiago Pedraz epaileak libre utzi du Mario Conderen suhia, Fernando Guasch, baina pasaportea kendu dio eta astero joan beharko du epaitegira, Banestoko 13 milioi euro zuritzeko prozesuan parte hartu izana leporatuta.

Iturri juridikoetatik jakitera eman dutenez, Guaschi Espainiatik ateratzeko debekua ezartzea erabaki du, Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak eskatu duen moduan.

Fernando Guasch ikertu moduan (lehengo auzipetu) dago auzian, baina Guardia Zibilak libre utzi zuen eta gaur arte ez du epailearen aurrean hitz egin.

Atzo argitara emandako autoan, Pedrazek Mario Conderen iruzur sarea azaltzen du. Guasch Black Royal Oaken administratzaile zen 2014 arte, Condek eta alabak dirua zuritzeko ustez erabiltzen zuten elkarte pantailarena hain zuzen ere, epailearen arabera

Gainera, Guasch-Conde ezkontideek Madrilen duten etxeko helbidea du elkarteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia Eguneko albisteak