Ekonomia -
Telebista
Ofizial egin dute Cuatroren eta Telecincoren bat-egitea
Telecincok, gainera, Digital+-en % 22 eskuratuko du. Kateak 500 milioi euroko kapital-gehikuntza egingo du.
Erredakzioa
PRISAk Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi dionez, Telecincorekin akordioa lotu dute Cuatro kate horretan integratzeko eta Digital+-en % 22 eskuratu du Telecincok horri esker.
PRISA El Pais egunkaria argitaratzen duen enpresak azaldu duenez, atzo sinatu zuten kontratuarekin, Telecincok 500 milioi euroko kapital-gehikuntza egingo du, kapital sozialaren % 18,33 adina.
Hori horrela, PRISAk Telecincoren akzio berriak eta 491,1 milioi euro jasoko ditu.
Dena dela, operazioa erabat ixteko baldintza batzuk bete behar dituzte, lehiakortasun agintarien onarpena besteak beste.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea