Ekonomia -
Garraio urgentea
DHLk Forondako lantegia handituko du 23 milioi euroko inbertsioarekin
Lantegiaren tamaina hirukoiztuta orduan 21.500 gutun edo pakete automatikoki prozesatzeko gai izatea espero du.
agentziak | erredakzioa
DHL Express enpresa, garraio urgente zerbitzua eskaintzen duena, Gasteizko Foronda aireportuan duen lantegia handitzeko lanetan hasiko da gaur, 23 milioi euroko inbertsioari esker.
Enpresak prentsa-ohar batean jakinarazi duenez, lantegiaren tamaina hirukoiztuta orduan 21.500 gutun edo pakete automatikoki prozesatzeko gai izatea espero du.
Aurreko ostiralean jaso zuen lanak egiteko baimena, eta 7.500 metro koadro gehitu dizkio egungo lantegiari, 3.600dik 11.100ra.
DHLren Forondako terminalak, 2006an eraiki zutenak, 3 milioi kilo merkantziatik gora mugitu zuen 2015ean, 2014ean baino % 16 gehiago.