Ekonomia -

Akziodunen Biltzarra

Iberdrolak 1.520 milioiko eragin ekonomikoa izan zuen Euskadin 2015ean

560 milioi euroko balioa izan zuten erosketak egin zituen, eta 87 milioi euro inguru inbertitu zituen.

Ignacio Sanchez Galan, Iberdrolako presidentea. Argazkia: EFE
Ignacio Sanchez Galan, Iberdrolako presidentea. Argazkia: EFE
Iaz, 1.500 milioi euroko eragin ekonomikoa izan zuen Euskadin

1:28

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iberdrolak 1.560 milioiko eragin ekonomikoarekin itxi du 2015eko urtea Euskadin. Aldi horretan, 600 hornitzaile baino gehiagori erosketak egin zizkien 560 milioi euroren truke, eta 87 milioi euroko inbertsioa egin zuen.

Datu horiek gaur eman ditu jakitera konpainiak Bilbon egiten ari diren Akziodunen Biltzar Nagusiaren barruan.

Enpresak, bere burua Euskadiko "motor ekonomiko nagusienetako" gisa nabarmentzeaz gain, honako hauek zehaztu ditu: Euskadin egindako jarduera ekonomikoaren eragin fiskala 743 milioi eurotik gorakoa izan dela, 130 milioi ordaindu dituela soldatetan eta 2.100 pertsonak osatzen dutela Euskal Autonomia Erkidegoko langileen kopurua.

Zentzu horretan, Ignacio Galan Iberdrolako presidenteak azpimarratu duenaren arabera, "enpresa gizartearen, interes orokorraren eta pertsonen benetako beharrizanen zerbitzura dago". Hori dela eta, "presente dagoen erkidegoetan ekarpen ekonomikoa eta soziala maximizatzen du, besteak beste, bertako hornitzaileei erosiz", azpimarratu du.

Hornitzaile horien artean, euskal enpresa hauek azpimarratu nahi izan ditu: Gamesa, Elecnor, ZIV, Ormazabal, Tamoin edota EDS Ingeniería y montajes.

Horrez gain, nabarmendu kontratazio horien zati handi bat Iberdrolaren nazioarteko proiektuen barruan kokatzen direla, eta horrek, bere esanetan “hornitzaile horien nazioartekotze prozesuari” berebiziko ekarpena egiten dio.

Sare adimentsuak

Euskadirako dituzten planen barruan, Iberdrolak aurreikusita dauka sare adimentsuak ezartzera bideratuko dituela 2016rako bere ahaleginak.

Ezartze-prozesu horrek dagoeneko 5.200 transformazio-zentroren berriztatzea ekarri du, baita 858.000 kontadore tradizional ordezkatzea ere, urruneko kudeaketa egitea ahalbidetzen duten berriak jarrita.

2016ko martxoan, Bizkaian 502.000 kontadore adimentsu zeuden (guztiaren % 79); Gipuzkoan, 239.00 (% 60); eta Araban, 117.000 (% 63,5).

Ekimen horretara 130 milioi euro bideratuko ditu Iberdrolak 2018ra bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iberdrola Bilboko azken albisteak Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia berriak Albisteak