Ekonomia -

Sutea 2015eko azaroan

Indusal konpainiak lantegia uztailean berriro zabalduko du Martzillan

Ignacio Zaragueta Indusaleko gerenteak azpimarratu duenez, Udalaren kudeaketa erabakigarria izan da Martzillan jarraitzeko.

Makinak lanean Martzillako (Nafarroa) El Campillo industrialdean. Argazkia: EFE
Makinak lanean Martzillako (Nafarroa) El Campillo industrialdean. Argazkia: EFE
Makinak lanean Martzillako (Nafarroa) El Campillo industrialdean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indusal taldeak bere lantegia berriro zabalduko du uztailean, Martzillan (Nafarroa). Fabrika berrian 8 milioi euro inbertituko dituzte. Sute batek lantegi zaharra kiskali zuen 2015eko azaroan.

Nafarroatik alde egiteko aukera aztertu zuen enpresak, baina azkenean Martzillan jarraitzea erabaki du. Zentzu horretan, Mario Fabo alkatearen kudeaketa eskertu du konpainiak. Enpresak gaur jakinarazi duenez, 6.000 metro karratu izatetik 15.000 izatera pasako dira.

Diru-laguntzak eta atal ekonomikoa alde batera utzita, Udalaren kudeaketa goraipatu du Ignacio Zaragueta Indusaleko gerenteak. Martzillako Udalaren lana herrian jarraitzeko erabakigarria izan dela azpimarratu du Zaraguetak.

Era berean, Manu Ayerdi Nafarroako Gobernuko presidenteordeak azaldutako interesa eskertu du gerenteak, nahiz eta indarrean dagoen legediagatik eskuak lotuta izan. ?Nafarroan jarraitzeko interesa agertu du beti?, nabarmendu du.

Trukea eta erosketa

Lursailak trukatzeko operazioa egin du Martzillako Udalak. Bestalde, El Campillo industrialdean lursail bat erosi du. Horrela, 15.000 metro karratuko lursail bat sortzea posible izan da. Indusalek neurri horretako partzela eskatu zuen.

Garbitegi teknifikatuagoa eraikiko dute. Hasiera batean, 60 beharginek lan egingo dute fabrika berrian, baina langile gehiagok bat egingo dute garbiketa eta lan arropen alokairu zerbitzu berriarekin.

Kiskalitako lantegiaren lursaila Udalaren esku geratuko da, Udalak eta Indusalek sinatutako hitzarmenaren arabera.

Mario Fabo alkatearen hitzetan, partzela enpresa txiki eta ertainek eta enpresa-sortzaileek erabiliko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Suteak albisteak