Ekonomia -
Bi urteren ostean
Iberiak eta British Airwaysek bat-egitea sinatu dute
Urte bukaeran burutuko omen da bat-egitea eta ondorioz, aireko talde berria munduko handienetako bat izango da: 408 hegazkin izango ditu eta 200 lekutara hegaldiak eskainiko ditu.
Erredakzioa
Iberiak eta British Airwaysek bere bat-egitearen "behin betiko" kontratua sinatu dute gaur. 2008ko uztailean iragarri zuten hori eta ondorioz, aireko talde berria munduko handienetako bat izango da: 408 hegazkin izango ditu eta 200 lekutara hegaldiak eskainiko ditu, Espainiako konpainiak Balore Merkatuan aditzera eman duenez.
Iberiaren esanetan, kontratuak 2009ko azaroaren 12an konpainian biek adostutako akordioaren baldintza nagusiak biltzen ditu. 2010eko bukaeran burutuko omen da bat-egitea eta aire-konpainia bietako akziodunentzat, bezeroentzat eta langileentzat onuragarria izango da.
58 milioi bidaiaritik gora garraiatuko dituzte urtero Iberiak eta British Airwaysek eta bere bateratzeari esker, beraien bat-egitearen bosgarren urtetik aurrera, urtean 400 milioi euro irabaziko dituztela uste dute.
International Consolidated Airlines Group, International Airlines Group izena izango du bi enpresek sortuko duten holding berriak. Dena den, bai Iberiak bai British Airwaysek beraien markei eta eragiketei eutsiko diete.
British Airwaysek akziodunek International Airlines Groupen akzio bana jasoko dute talde britaniarraren akzio bakoitzaren truke. Aire-konpainia espainiarraren akziodunek bere aldetik, konpainia berriaren 1,0205 akzio jasoko dituzte Iberiaren bakoitzagatik.
2010ko azaroan, konpainia bakoitzak bere akziodunen batzordean akordio aurkeztuko omen dute, horrenbestez, gutxi gorabehera hilabete beranduago burutuko litzateke bat-egitea.