Ekonomia -

Autogobernua

Enplegu-politikan Jaurlaritza Madrilen "menpe" dagoela esan du ELAk

ELAren iritzian, enplegu-politiken transferentzia ez da osoa izango eta erabaki horren atzean PSE-PP hitzarmena dago. "Jaurlaritza Espainiako Gobernuaren sukurtsala baino ez da", erantsi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enplegu-politikari dagokionez, Eusko Jaurlaritza Madrilen "menpe" dagoela salatu du gaur ELA sindikatuak, lan materian transferentziaren zati bat soilik eskatu duelako. "Estatutuari iruzurra egitea da", nabarmendu du Mikel Noval Gizarte alorreko arduradunak.

ELAren arabera, Patxi Lopez lehendakariak uko egin dio Gizarte Segurantzaren kuotak eskatzeari, "kutxa bakarra" deitutakoa ez hausteko, eta erabaki hori "larria" eta "politikoa" dela salatu du, izan ere, enplegu-politiken transferentzia "erabatekoa" ez izatea ekarriko du horrek.

Novalek uste du ezinbestekoa dela enpleguari buruzko erabakiak "berton hartzea" eta erabat ziur agertu da erabaki horren atzean PSE-PP hitzarmena dagoela. Akordio horrek Espainiaren "uniformizazioa" bilatzen du eta, ondorioz, "Jaurlaritza Espainiako Gobernuaren sukurtsal soil bilakatzen da".

Horrez gain ELAk nabarmendu du politika horiek eraman dutela Estatua Europar Batasuneko langabezia-tasarik altuenak izatera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea