Ekonomia -
KPI
EAEko urtebeteko inflazio tasak % 0,5 egin zuen behera otsailean
Nafarroan, EAEn bezalaxe, % 0,4 jaitsi ziren prezioak urtarriletik otsailera. Estatu osoa aintzat hartuta, kontsumorako prezioen indizeak % 0,8ko merkatzea izan zuen.
agentziak | erredakzioa
Urtebeteko inflazio tasak % 0,5 egin zuen behera otsailean, erregaien beherakadagatik, eta gainerako erkidegoen joera berdinarekin, eta urtarriletik % 0,4ko beherapena izan dute prezioek bai EAEn bai Nafarroan.
Espainiako Estatistika Institutuak (INE) argitaratu berri duen Kontsumorako Prezioen Indizearen arabera, EAEko urtebeteko tasa -% 0,5ean geratu zen otsailean, urtarrilean % 0,1 gora egin eta gero.
Estatu osoa aintzat hartuta, kontsumorako prezioen indizeak % 0,8ko merkatzea izan zuen, erregaien, elikagaien eta alkoholik ez duten edarien merkatzeagatik bereziki.