Ekonomia -

Donostian

Adegiren metalgintzaren ituna ukatu dute sindikatu gipuzkoarrek

Gipuzkoako patronalaren proposamena "zirikatzailea" dela aurpegiratu dioten bitartean, Adegik dio sindikatuek "negoziatzeko borondaterik" ez dutela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB, CCOO eta UGT, Gipuzkoako metalaren mahaian ordezkatutako sindikatuek, Adegi Gipuzkoako Enpresarien Elkartearen jarrera "zirikatzailea" salatu dute.

Zentrak sindikalek "negoziazioak bertan behera" geratu izanaren erantzule egin dute Adegi, egungo hitzarmena beste oso desberdin bategatik "ordezkatu" nahi dute eta. Proposamen horren arabera, patronalak urteko lanaldia 58 ordutara eta malgutasuna 65 ordutik 120ra igoko luke. Baita soldatak bere horretan uztea, antzinatasuna desagertzea eta lanordutan asanbladak debekatzea ere defendatuko luke aipatu proposamenak.

Gipuzkoako patronalak, bere aldetik, "negoziatzeko borondaterik" ez dutela egotzi diete sindikatuei, eta batzen dituen gauza bakarra "denari ez" ezaugarri duen diskurtsoa dela esan du.

Horregatik, "mahaian egoteari, besteen zilegitasuna onartzeari, elkarrizketan aritzeari, akordioak adosteari, proposamenak eztabaidatzeari" baiezkoa ematea eskatu die sindikatuei Adegik.

ELA, LAB, CCOO eta UGT Adegiren jarrera "gogorra" gaitzesteko, horren Donostiako egoitzan kontzentrazioa deitu dute apirilaren 21erako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea