Ekonomia -
Nafarroa
Volkswagenek 5.200 auto gehiago ekoitziko ditu 2016an, Landabenen
UGTk "oso positibotzat" jo du produkzio-programaren hazkundea, "urtea nola hasi genuen ikusita".
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Volkswagen Nafarroak hasiera batean aurreikusitakoa baino 5.200 auto gehiago ekoitziko ditu 2016an. Guztira, 280.135 Polo produzituko ditu aurten.
Hala jakinarazi dio zuzendaritzak enpresa-batzordeari astelehen honetan egin duten bileran. Bi aldeak negoziatzen ari dira, bigarren modelo bat Landabenen ekoiztea ahalbidetuko lukeen akordioa lortzeko asmoz.
Gaurko berria “oso positiboa” dela adierazi du UGTk. “Urtea nola hasi genuen ikusita, produkzio-programak gora egitea oso positiboa da”, esan du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea