Ekonomia -

'Tax lease' laguntza

Europak errekurtsoa jarri dio ontziolen laguntzen aldeko epaiari

Europako Justizia Auzitegiak abenduan bertan behera utzi zuen Batzordeak 'tax lease'ri buruz hartutako erabakia. Ontziolek jasotako diru-laguntzak ez zirela legez kanpokoak ebatzi zuen Justiziak.

Ontziolek jasotako diru-laguntzak ez zirela legez kanpokoak zioen epaia errekurritu dute. EiTB
Ontziolek jasotako diru-laguntzak ez zirela legez kanpokoak zioen epaia errekurritu dute. EiTB
Ontziolek jasotako diru-laguntzak ez zirela legez kanpokoak zioen epaia errekurritu dute. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu espainiarreko ontzigintza sektoreak -euskal ontziolak barne- ('tax lease' moduan ezagutzen den sistema bitartez) urte luzez jasotako diru laguntzak ez zirela legez kanpokoak esanez Europako Justizia Auzitegiak abenduan ebatzi zuen epaiari errekurtsoa jarri dio Europako Batzordeak.

"Europako Batzordeak helegitea aurkeztea erabaki du Europako Justizia Auzitegiaren epaiaren kontra", adierazi du Ricardo Cardoso Europako Batzordeko Lehiakortasunerako bozeramaileak. Aipaturiko epaiak bertan behera utzi zuen aurrez Europako Batzordeak 'tax lease' delako laguntzen inguruan hartutako erabakia, zeinak 'tax lease'a "Estatuak legez kanpo emandako laguntza sistema" zela ondorioztatu zuen. Cardosoren esanetan, Europako Batzordeak haren erabakia defendatuko du Justizia Auzitegiaren aurrean.

2007tik 2011ra 'tax lease' sistemaren bidez ontziolek ordaindu ez zituzten zergak berreskuratzeko eskatu zion 2013ko uztailean Europako Batzordeak Espainiari. Laguntzok itzultzea inbertitzaileei zegokiela erabaki zuen Batzordeak eta ez armadoreei edota ontziolei.

Hala eta guztiz ere, Batzordearen ondorioak ez zeudela behar bezala arrazoituta argudiatu zuen iaz Europako Justizia Auzitegiak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Batasun europarra Ekonomia Gaurko azken ordukoa Dirulaguntzak gaur