Ekonomia -

KPI

Prezioek behera egin dute beste behin: % 0,8, otsailean

Erregaien, elikagaien eta edari ez alkoholdunen merkatzeak eragin du jaitsiera.

Erregaiak
Erregaiak
Erregaiak

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumorako prezioen indizeak (KPI) azken hilabeteetako beheranzko joerari eutsi dio otsailean, 2014ko hilabete berarekin alderatuta % 0,8 jaitsi baita.

Espainiako Estatistika Institutuak KPI aurreratuaren berri eman du gaur. Behin betiko indizea martxoaren 11n emango dute jakitera, baina badirudi azken hilabeteetako joerari eutsiko diola otsailean ere.

Estatistika Institutuaren arabera, erregaien (gasolioa eta gasolina), elikagaien eta edari ez alkoholdunen merkatzeak eragin du jaitsiera.

Aurreko hilabetearekin alderatuta, KPI % 0,3 jaitsi zen.

Prezioek zazpi hilabete daramatzate jarraian tasa negatiboekin, indize altuena abenduan erdietsi zen, % 0,0 itxi baitzen urtea.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
KPI albisteak Ekonomia Gaurko azken ordukoa Gasolinaren prezioa