Ekonomia -
Emaitzak
Euskaltelek 7,2 milioiko etekina lortu zuen 2015ean
Gainera, 2012tik lehen aldiz diru-sarreren hazkunde bat lortu du konpainiak. Diru-sarrerek % 2,1 gora egin zuten: 327,8 milioi euro.
Agentziak | Erredakzioa
Euskaltel konpainiak 7,2 milioi euroko etekin garbia lortu zuen 2015ean, Burtsara ateratzeko eta R Cable erosteko operazioen gastuak barne. Gastu horiek kenduta, 49,6 milioi euroko mozkinak lortuko lituzke. 2014an 42,4 milioiko etekina lortu zuen.
Gainera, 2012tik lehen aldiz diru-sarreren hazkunde bat lortu du konpainiak. Diru-sarrerek % 2,1 gora egin zuten: 327,8 milioi euro.
2015eko emaitzen berri eman du Euskaltelek gaur. Burtsara atera eta R Cable erosi zituen ekitaldi horretan.
2015 mozkinekin amaitu zuen konpainiak, nahiz eta lehen seihilekoan 18,4 milioi euroko galerak izan, Burtsara ateratzeko kostuen ondorioz.
49,6 milioi euroko mozkinak, R Cable erosteko gastuak kenduta
Hala ere, azkenean 7,2 milioiko etekin garbia lortu du, R Cable erosteko eta burtsara ateratzeko gastuak barne. Gastu horiek kenduta, mozkina 49,7 milioi eurokoa izango litzateke, 2014an baino % 16,9 gehiago (42,4 milioi).
Negozioaren ikuspuntutik, ?oso urte positiboa? izan dela goraipatu du enpresak, % 2,1eko hazkunde batekin. Zentzu horretan, 2015. urteak ?joera aldaketa? baieztatu zuela azpimarratu du Euskaltelek.
Bestalde, 2015ean 46,9 milioiko inbertsioak egin zituela azaldu du konpainiak, 2014an baino % 11 gehiago. Abenduan R Cable erosteko inbertsioa gehitzen baldin bada, 53,1 milioiko inbertsioa izango litzateke, 2014an baino % 25,9 gehiago (10,9 milioi).