Ekonomia -

Makroekonomia

EAEko ekonomia % 2,8 hazi da 2015ean, eta enplegua % 1,7

Lehen sektoreak % 7,4 gora egin zuen, zerbitzuak % 3 hazi ziren eta industria % 2,7.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko BPGk % 2,8 gora egin zuen 2015ean. Era berean, enpleguak % 1,7 gora egin zuen, Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) datuen arabera.

BPGk bilakaera positiboa izan du lurralde historiko guztietan. Konkretuki, Araban eta Bizkaian % 2,8 hazi zen, eta Gipuzkoan % 2,7. 2015ean sektore guztiek gora egin zutela nabarmendu du Eustatek, eraikuntzak izan ezik (% 0,0).

Lehen sektoreak % 7,4 gora egin zuen, zerbitzuak % 3 hazi ziren eta industria % 2,7. Sektore guztiek iazko hazkundea gainditu dute.

Bestalde, barne eskariak % 2,6 gora egin zuen. Lanaldi osoko lanpostuek bilakaera positiboa izan zuten; izan ere, % 1,7 gora egin zuten.

Enpleguaren gorakadarik handiena zerbitzuetan gertatu zen; izan ere, % 2,5 gora egin zuen, 2014ko batez bestekoarekin alderatuta. Lehen sektorean ere gora egin zuen enpleguak (% 1,1). Industrian (% -0,4) eta eraikuntzan (% -0,3), ostera, behera egin zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Gaurko azken orduko albistea Euskal Estatistika Erakundea gaur BPGd Espainia