Ekonomia -
Akziodunen Batzarra
Iberdrolak ACSko kontseilaria errefusatu du interes-gatazkagatik
Loizaga karguan jarraitzeko erabakiaren kontra egingo dutela jakinarazi du Jose Luis del Valle ACSko kontseilariak. Era berean, kontseilariak murrizteko eskakizuna ez dutela egingo esan du.
Iberdrolalako Akziodunen Batzorde Nagusiak ez du onartu Jose Maria Loizaga ACSk proposatutako kontseilariaren izendapena. Talde horrek hainbat alorretan euskal konpaina elektrikoarekin leían dagoela eta interes gatazka izango litzatekeela argudiatuta hartu dute erabakia.
Bestalde, enpresako kontseilari kopurua 15etik 14ra gutxitu dute, Juan Luis Arregui presidenteorde eta kontseilariak gaur goizean dimititu ondoren.
Batzarra bukatu ostean, Loizaga karguan jarraitzeko erabakiaren kontra egingo dutela jakinarazi du Jose Luis del Valle ACSko kontseilariak. Era berean, kontseilariak murrizteko eskakizuna ez dutela egingo esan du; izan ere, 9raino murrizten badituzte ere, Kontseiluan ahulki bat izateko eskubidea izango dute. Batzordeko mahaiak ACSk Iberdrolako Administrazio Batzordean ordezkari bat izateko eskaera -ordezkaritza proportzionala izan behar dela argudiatuta- (Kapitalaren %6,6aren arabera kontseilari bana, Iberdrolaren kasuan) onartu eta ordu eta erdira aurkeztu du Loizagak dimisioa. %12ko partehartzearekin ACS da Iberdrolako akziodun nagusia: %7 Residencial Monte Carmeloren bidez du eta gainerakoa produktu deribatuen bidez.
Ramon Hermosilla Iberdrolako akziodunak eta abokatuak Loizagaren kargu uztea eskatu du interes-gatazka dela eta; izan ere, Florentinoren enpresak eta Iberdrolak hainbat sektore berdinetan lan egiten dute, besteak beste, energia berriztagarrien eta ingeniaritzaren sektoreetan.