Ekonomia -
Eskola publikoetako jantokiak
Eskoletako jantokietan grebak egiten jarraituko dute ELAk eta CCOOk
"Ez dugu ikusten gatazkaren konponbiderako arrazoirik; patronalaren eskaintza erabat urria da", esan dute. Bestalde, LABek eta UGTk lanera joateko deia egin diete langileei.
Erredakzioa
ELA eta CCOO sindikatuek eskoletako jantokietako mobilizazioekin jarraituko dutela jakinarazi dute. Izan ere, patronalak negoziazio mahaian egindako eskaintza "urria" dela uste dute.
Antza denez, ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuen atreko elkartasuna apurtzear dago; enpresarien eskaintza modu positiboagoan hartu baitute beste bi sindikatuek.
"Patronalaren azken eskaitnza positibotzat" jo du LAB sindikatuak, eta "negoziazioaren bidea zabaldu" dezakeela uste du. Hori dela eta, bihar arte atzeratuko dute beraien azken erabakia.
Bestalde, ELAk eta CCOOk beste bi sindikatuen jarrera salatu dute eta gatazkaren konponbiderako arrazoirik ez dutela ikusten adierazi dute. Ildo horretan, "patronalaren eskaintza erabat urria" dela baieztatu dute.
Aste Santuaren bueltan emango dute sindikatu bi hauek beraien iritzia. "Ez ditugu mobilizazio berriak baztertzen; izan ere, langile gehienak ez daude eskainiatakoarekin adoz".